XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3.3.
Historian zehar funtsezko izan diren arte-mugimenduak ezagutu.3.3.1. Garai honetako arte-mugimenduak ezagutu, horretarako beren autore errepresentagarrienak aztertuz.
- Mugimendu eta autore garrantzitsuenak ezagutu: fauvismoa-Matisse; abstraktua-kandinsky; kubismoa-Picasso, Braque; neoplastizismoa-Mondrian; surrealismoa-Miro; postinpresionismoa-Cezanne, Van Gogh, Gauguin, Toulouse-Lautrec; e.a.
- Arkitekturan emandako aldakuntzak ezagutu.
. - Arkitekturako joerak eta autorerik errepresentagarrienak ezagutu.
4. GAI-MULTZOA. PLASTIKA ETA TEKNOLOGIA
4.1. Marrazki teknikoari ekin eta ezagutu.
4.1.1. Perspektibaren teknikari ekin, maila honetako beste zenbait burutzapen propioren laguntza modura.
- Gure herri nahiz auzoko leku altu batetatik edo gure leihotik panoramikak egin.
- Ikuspuntu desberdinetatik (erditik, kantoi batetatik, ertzetik, hondotik, ...) kalearen, auzoaren nahiz ikastetxearen
- Perspektiba frontalaren teknika eta erabilera ezagutu horizonte-lerroaren gainean puntu nagusia aldatuz.
- Horizonte-lerroaren gainean kokatutako ihespuntu batekin, puntu nagusia aldatuz, perspektiba frontalaren teknika eta erabilera ezagutu.
- Horizonte-lerroaren gainean kokatutako bi ihespuntutako perspektiba linealaren teknika eta erabilera ezagutu.
- Zenbait paralelepipedo sinple perspektiban marraztu.
4.1.2. Transfer eta errotulazio teknikei ekin.- Errotulaziorako tresna berezien erabilgarritasuna ezagutu: luma, grafos, rotringa, punta ezberdinetako errotulagailuak,...
- Neurri ezberdinetako letren plantilak eta diseinuak kartoian edo zuran eraiki, positiboan nahiz negatiboan, alfabeto bat osatuz, eta erabili.
- Errotulaziorako erregeleta bereziak erabili.
- Lanak eta kartelak tipografia konkretu batez